WEB ZINEMA FORUMA: AS CARAS DEL HORROR DOKUMENTALA “KOLONBIAN POSITIBO FALTSU GISA EXEKUTATUTAKO PERTSONEN OROIMENAREN ALDE

 

Kolonbiako gatazka armatuaren esparruan, armada kolonbiarraren kideek herritar errugabeak hil zituzten eta maila-igoera edo ordainen truke borrokan baja emanda zeuden gerrillari modura aurkeztu zituzten.

Kasu gehienak Uribe presidente ohiaren gobernu-aldian gertatu ziren, hain zuzen, Juan Manuel Santos Defentsa Ministroa zenean. Erailketa-kanpaina hori “positibo faltsuak” izenaz da ezaguna, eta biktimen kopurua 3.000tik (FIDHren berriemailearen arabera) 10.000ra (The Guardian-ek argitaratutako ikerketarekin bat) bitartekoa da.

WEB ZINEFORUM honek gazte eta pertsona horietako batzuen amek eta senitartekoek abiarazitako borroka babesten du. Izan ere, 10 urte baino gehiago daramatzate, batetik, egia, justizia eta ez errepikatzeko bermeen alde lanean eta, bestetik, egia, justizia eta ez errepikatzearen aldeko borrokan kazetari/dokumentalisten zeregina defendatzen. Omar Vásquez eta Melissa de la Hoz kazetari eta “Las Caras del Horror” dokumentalaren zuzendariek egingo dute elkarrizketa honen zati bat.

“Las Caras del Horror” dokumentalak indarkeria herrestaria du aztergai, nahiz eta kolonbiar gehienentzat anekdota hutsa izan. Dokumental honek oker deitutako “positibo faltsuen” sentikortasuna eta balentria azaleratzen ditu, ikusleari jendearen eta komunikabideen arteko distantzia izugarria gogorarazten dion bitartean. Kazetari eta politikari aipagarrien testigantzei uko egin gabe, zigorgabetasuna salatzen du, oraindik delinkuentziaren gaizkiderik nagusiena baita.

Eman izena web mintegian eta entzun amek kontatzeko duten egia, eta egizu bat egiaren eta justiziaren aldeko borrokarekin!

Izen-emateak ZOOM plataforman: https://us02web.zoom.us/webinar/register/WN_EqJGEdH5QnOn0UaUv0S6fgPANELISTASPANELISTASOmar Vásquez y Melissa de la Hoz

Periodistas @Ganadores en el 2014 Premio Simón Bolívar al joven periodista

Son los directores del documental “Las Caras del Horror” el cual les mereció el Premio Nacional al Periodismo Simón Bolívar. Este excelente trabajo periodístico y audiovisual busca hacer memoria y resaltar la impunidad en los asesinatos sistemáticos conocidos como “falsos positivos”, así como darle vos a las madres de las víctimas que hoy continúan luchando por la verdad y la justicia. Omar, es comunicador social, periodista, realizador audiovisual, investigador, editor de contenidos, presentador en la televisión colombiana. Melissa, es periodista, realizadora audiovisual y documentalista.

Jackeline Castillo

Presidenta @MAFAPO – Fundación Madres Victimas de los Falsos Positivos

Presidenta de la Fundación MAFAPO (Madres Victimas de los Falsos Positivos) y algunas madres que hacen parte de MAFAPO. Tendremos la oportunidad de aprender, de primera mano, de las experiencias de estas valerosas mujeres, incansables en su lucha por la justicia, por la verdad y para ponerle fin a las ejecuciones extrajudiciales en Colombia.Omar Vásquez eta Melissa de la Hoz

Kazetariak eta kazetari gaztearentzako Simón Bolívar sariaren irabazleak 2014. urtean.

“Las Caras del Horror” dokumentalaren zuzendariak dira eta horrekin Kazetaritzari emandako Simón Bolívar Sari Nazionala irabazi zuten. Kazetaritza eta ikus-entzunezkoen lan bikain horren bidez memoria osatu nahi da eta, aldi berean, helburua da “positibo faltsuak” izeneko erailketa sistematikoetan errugabetasuna azpimarratzea. Gainera, biktimen amei hitza eman nahi zaie, gaur egun oraindik egiaren eta justiziaren alde lanean dihardutelako. Omar gizarte-komunikatzailea, kazetaria, ikus-entzunezkoen errealizadorea, ikerlaria, edukien editorea eta Kolonbiako telebistan aurkezlea da. Eta Melissa kazetaria, ikus-entzunezkoen errealizadorea eta dokumentalista da.

Jackeline Castillo

@MAFAPO – Madres Victimas de los Falsos Positivos fundazioko presidentea

MAFAPO (Madres Victimas de los Falsos Positivos) fundazioko presidentea eta MAFAPO fundazioko ama kide batzuk. Emakume kementsu horien esperientziaz zuzenean ikasteko aukera izango dugu. Justiziaren eta egiaren aldeko borrokan nekaezin jarraitzen dute aurrera, Kolonbian judizioz kanpoko erailketei amaiera emateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude